'Biolin magikoa' ipuin musikala izango da gaur Musika Jaialdian

Baleike 2013ko abu. 7a, 10:38

Zumaiako Musika Jaialdiaren baitan, 'Biolin magikoa' izeneko ipuin musikala ikusteko aukera izango da, gaur, 19:00etatik aurrera, Aita Mari zinean. Sarrerak aurrez salgai daude turismo bulegoan, 2 euroan. Aretoko leihatilan ere erosi ahal izango dira.

Sinopsia:

Azkenean! Durpin lapur haundia bere familiak mendeetan bilatu duen altxorra lortzear dago, Biolin Magikoa. Hala ere, Igor Ivanovich lapurrak ere sari hau nahi du eta ez du erraz amore emango…

Lapurretaren tokian historian zehar Durpindarrek instrumentu hau eskuratzeko bizitako abenturak ezagutuko ditugu. Bidai hontan biolinak historiako musika maisu haundienetan izandako eragina ikusiko dugu.

Sshhhhh… Entzun… Biolin hau magikoa da!