Udalak esker ona adierazi nahi dio orain gutxi zendu den Iñaki Sorazuri

Baleike 2013ko abu. 5a, 11:06

Abuztuaren 2an, Iñaki Sorazu herritarra hil zen. Sorazu, bi legegintzalditan, 1983tik 1991 urteen bitartean, EAJ alderdiko zinegotzia izan zen Zumaiako Udalean. Horregatik, urte luzez herriaren alde egindako lanagatik, gaur egungo udalak bere esker ona azaldu nahi dio. Bere senideei, berriz, doluminak azaldu nahi dizkie udala osatzen dutenek.