Doako irteera geologikoa zumaiarrentzat

Baleike 2013ko uzt. 30a, 09:02

Abuztuaren 3an, larunbatean, zumaiarrentzako doako irteera geologikoa eskainiko du Algorri interpretazio zentroan. Ekintza helduei eta familiei zuzendua dago eta aurrez izena ematea beharrezkoa da.

Ordutegia: 11:00-13:00

Eraman beharrekoa: oinetako egokiak.

Hizkuntza: euskara.

Elkartze-puntua: Algorri Interpretazio Zentroa.

Programa: Interpretazio zentroan bisita gidatua (ikus-entzunezkoa eta erakusketa iraunkorra) eta oinezko ibilbidea haitzetatik, Zumaiako ondare geologikoa ezagutzeko helburuarekin.

Adingabeekin heldu batek joan beharko du.

Doako irteera geologikoan izena emateko interpretazio zentrora bertaratu, email bat idatzi edota telefonora deitu dezakezue:

Juan Belmonte 21. 20750 Zumaia

algorri@zumaia.net

943 143100