Alde Zaharrean trafikoa moztuko da astelehen eta asteartean pelikula baten grabazioak eraginda

Baleike 2013ko eka. 27a, 10:18

Uztailaren 1ean eta 2an “8 apellidos vascos” izeneko pelikulako eszena batzuk grabatuko dia udaletxe inguruan. Hori dela eta, 08:00etatik 20:00etara trafikoa moztuta egongo da Angeles Sorazutik udaletxera bitartean eta inguru guzti horretan ezin izango da aparkatu. Goiko plazara kotxez sartzeko Odieta-San Jose-San Juan egoitzatik joan beharko da.