Etxean konposta egiteko ikastaroa izango da uztailaren 4an

Baleike 2013ko eka. 27a, 10:14

Etxean edo auzoan konposta egiteko interesa dutenek ikastaro labur bat egin behar dute (ordubetekoa). Ikastaroan bertan konpostagailua emango zaie. Zumaian uztailaren 4an egingo da, 19:00etan, Algorri zentroan.

Konpostaren planaren 3. fasean kokatzen dira ikastaro horiek. Lehendabiziko fasean bisitak egin zaizkie 2005az geroztik etxean konpostagailua jarri duten familiei. Bigarrenean auzoan konposta egiteko eremuak jarri dira. Hirugarren fase honetan, berriz, helburua da konpostagailua jartzeko baldintzak betetzen dituzten (lorategi, baratza edo berdegune txiki bat izatea) ahalik eta familia gehienek etxean konpostagailua jartzea, hondakin organikoak bertatik bertara tratatzeko eta konposta egiteko.

Izena eman edo argibideak jasotzeko: Tel. 943554874; konposta@urolakosta.org.