Mikel Alvarez: "Kudeaketa eredu berri baten aurrean egon beharko genuke"

Baleike 2013ko eka. 27a, 10:11

Mikel Alvarez Yeregi (Zumaia, 1955) elkarrizketatu du Berria-k Osakidetzaren 30 urteko bideaz, egungo egoeraz eta etorkizuneko ereduez.Osakidetza «hasiera-hasieratik» ezagutzen du Mikel Alvarez Yeregik (Zumaia, 1955). Araba, Bizkai eta Gipuzkoako osasun sistema publikoa esparru askotatik ezagutu du. Urteetan mediku izan zen, mikrobiologian eta parasitologian espezializatu, eta bederatzi urteren buruan kudeaketan hasi zen. Besteak beste, Basurtuko eta Gurutzetako ospitaleetan kudeatzaile izan zen ia hogei urtez. Fakultatean irakasle ere bada, «medikuntzarekin hurbiltasuna mantentzeko». 2009an, esparru publikoa utzi eta Mondragon Health erakundera igaro zen, «osasun arloko negozio bide berriak sortzeko mundu kooperatiboan; enplegua sortzeko».  Berriak elkarrizketatu du, Osakidetzaren 30 urteko bideaz, egungo egoeraz eta etorkizuneko kudeaketa ereduez.

Irakurri elkarrizketa: Berria.info