Deñe Izagaren logoa izango da Kirol Patronatuko irudia

Baleike 2013ko eka. 26a, 11:29

 

Kirol Patronatuaren irudia aukeratzeko lehiaketa jarri zuen abian Kirol Patronatuak, eta Zuzendaritza Batzordearen azken bileran, Deñe Izaga zumaiarraren logoa aukeratu zuten patronatuko irudi gisa. Zuzendaritza Batzordea osatzen duten alderdi politikoetako eta eskoletako ordezkariek eta teknikariek aurkeztutako 11 lanen artean Deñe Izagarena aukeratu zuten. Sari gisa, 300 euroko Zumartianeko opari txartela jasoko du irabazleak.

Aurkeztutako beste lanak jaso nahi dituztenek, uztailaren 1etik 15era bitartean izango dute aukera: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 20:00etara bitartean.