Oikiako eskolak irabazi du Bidegik eta Lurraldebusek antolatutako Gabonetako marrazki lehiaketa

Baleike 2012ko abe. 17a, 12:02

Oikiako eta Zarauzko ikasleek irabazi dute Bidegik eta Lurraldebusek antolatutako Gabonetako marrazki lehiaketa. Bidegiko kontrol zentrora eta Lurraldebus gunera txangoa egiteaz gain, 400 euroko diru-saria izango du 5. maila osoak eskola materiala erosteko.Gipuzkoako eskoletako LHko 5. mailako ikasleek hartu dute parte Bidegi, Gipuzkoako Azpiegitura Agentziak eta Lurraldebusek antolatutako Gabonetako marrazki lehiaketan. Gabonak gaiaren inguruan 100 marrazki baino gehiago aurkeztu dituzte parte hartzaileek. Guztien artetik bi saridun hautatu dituzte: Zarauzko Antoniano Ikastetxeko, eta Zumaiako Oikia Eskolako bi marrazki. Saria, ordea, ikastetxe horietako 5. maila osoarentzat izango da. Bi sari jasoko dituzte: Bidegiko bide sareen Kontrol Zentrora eta Lurraldebus gunera bisita; eta 400 euroko diru-saria eskola materiala erosteko, edo txango bat egiteko.

Parte hartzaileek egindako marrazkiak Gipuzkoako AP-1 eta AP-8 autobideetako ordainlekuetan jarrita egongo dira Gabonetan.