Goenkale antzezlana ikusteko sarrerak dauzkagu

Baleike 2012ko abe. 12a, 09:49

ETBko telesailik beteranoena eta arrakastatsuena da Goenkale. Hemezortzi urte daramatza dagoeneko pantailan. Ikus-entzuleei urte hauetan guztietan emandako babesa aintzat hartuta, pantaila txikitik antokietara egin dute jauzi pertsonaia aski ezagunek. Ostiralean bertan, Goenkale, Kondesaren erretratua antzezlana ikusi ahal izango da Aita Marin (22:00etan). Baleike Kultur Elkarteko bazkideen artean zozkatzeko hiru lagunentzako bina sarrera dauzkagu.

Galdera honi erantzun beharko diozue zozketan parte hartzeko: Nola izena du Goenkale-n Xaturren papera egiten zuen Zumaiako aktoreak? Bidali erantzuna eta zuen datuak (bazkidea nor den adierazi behar da) aldizkaria@baleike.com helbidera.