Abantailaz betetako txartela bazkideentzat

Baleike 2014ko eka. 30a, 17:21

Baleike aldizkariak 20 urteko ibilbidea egin du baina ez daukagu bidean gelditzeko asmorik. Aurrera indar handiagoz jarraitzeko eta aurrean dauzkagun erronkei heltzeko bazkide gehiagoren bultzada behar dugu. Orain, gainera, herriko merkatari eta ostalariekin batera, Baleike Kluba sortu dugu, zure fideltasuna saritzeko. Herriko hainbat denda, taberna eta zerbitzutan deskontuak izango dituzu Baleikeren txartel berriarekin. Egin zaitez bazkide, merezi du eta!

Hauek dira bazkide klubaren abantailak:

-Aldizkaria hilero etxeko postontzian jasoko duzu.

-Baleike Kultur Elkarteak argitaratzen dituen kultur produktuak doan edo merkeago jasoko dituzu.

-Jarraian agertzen diren deskontuak izango dituzu:

Bazkide klubeko deskontuak

Ertz informatika

Ordenagailu eramangarria eta jokoak erostean %5eko deskontua. Ordenagailu eramangarrien konponketan %5eko deskontua.

Tximista taberna

Astearte eta asteazkenetan, inportazioko bi garagardo ordaindu eta hirugarrena doan.

Arruti arropadenda

Irailean %10eko deskontua. Deskontu hau ezin zaie gainontzeko eskaintzei gehitu.

Maiaur

Irailean eskaintza bereziak Maiaur izozkietan.

Iratxe Plazaola

Sei hilabetez, asteazkenetan errebisioa eta aho eskubila doan. Bazkideak eta beraien bikote eta seme-alabek balia dezakete eskaintza, bakoitzak behin.

Marina kafetegia

Bost pizza erosita, seigarrena doan. Txartel bana jasoko da erositako ale bakoitzeko, eta bost osatutakoan, pizza baten truke aldatzeko aukera izango da.

Agustin harategia

Irailean, 25 eurotik gorako erosketa eginez gero, oliba olio botila opari. Aurrez sukaldatutako produktuetan 15 eurotik gorako erosketa egiten duenari, ardo botila bat.

Zalla taberna

Udazkenean, kafea euro batean.

Egoki erlojudenda

%10eko deskontua erlojutan, eta urre edo zilarrezko bitxietan. Deskontu hau ezin zaie beste eskaintza batzuri gehitu.

Nikol taberna

Ostegunetan lehen garagardoa euro batean.

Ana zapiak

%5eko deskontua produktu guztietan.

Basusta loredenda

Azaroaren 3tik martxoaren 12ra, %10eko deskontua 25 eurotik gorako erosketa eginez gero, hileta eta ezkontza zerbitzuak ezik.

Kabi taberna

Garagardo kaña 1,5 euroan.

Juaristi jatetxea

Afariarekin kafea doan; kafea hartzen ez duenak txupitoa aukeran.

Trapaia taberna

Igandetako bazkariarekin kafea opari.

Ttakun taberna

Ostegunetan kafea euro batean.

Zatozte bakailudenda

Astelehenetan %5eko deskontua txarkuteriko produktuetan.

Ganbara taberna

Garagardo kaña 1,5 euroan bazkideei.

Inpernupe taberna

Kafea euro batean bazkideei.

Otezuri taberna

Etxeko tartak %10eko deskontuarekin.

Optika Zumaia

%10eko deskontua betaurreko eta eguzkitako betaurrekoetan.

Ukendu parafarmazia

Baleike txartelarekin %5eko deskontua erosketa guztietan. Ez da bateragarria izango beste deskontu txartelekin.

Margari frutadenda

Baleike txartelarekin %10eko deskontua urte osoan.

Ekin elektrizitatea

LED lanpara eta papertegiko materialetan %10eko deskontua.

Iriondo optika

Haurrengan ikasketa arazoak eta “begi alferra” ekiditeko ikusmenaren azterketa pertsonalizatua doan.

Endañeta elektrogailuak

Urriaren 31ra arte, 1.000 euro arteko artikuluetan %5eko deskontua Baleike bazkide txartelarekin, eskaintza berezietan izan ezik.

D’Ana ileapaindegia

Ilea garbitzeko produktu ekologikoak eta alergiaren kontrakoak (kolorante eta osagai toxikorik gabeak) %15eko deskontuarekin.

Upela belardenda

15 eurotik gorako erosketa eginez gero, 150 gramo zereal opari (kinoa izan ezik). 30 eurotik gorako erosketetan, ezpainetarako margoa opari (aleak agortu arte).

Maite ileapaindegia

Depilazioak %10 merkeago. Hilean behin, bazkideen artean zozketa ilea garbitu eta orraztu debalde egiteko.

Golden Gate Institute

Matrikulazioan %20eko deskontua bazkideentzat.

Ilargi taberna

Kafeak euro batean.

La Primavera Pizzeria

Bazkideentzat etxera eramatea doan.

Beheko Plaza jatetxea

Igandetan pintxoa doan.

A3

Artikulu guztietan %5eko deskontua.

Talaipe jatetxea

Bi lagunentzako hiru mariskada bazkideen artean zozkatzeko.

Talaia jatetxea

Ostiraletan afariarekin kafea eta txupitoa doan.

Artaza kanpin ekologikoa (Urbasa-Lizarra)

Baleike txartelarekin %10 merkeago.

Iruitz ileapaindegia

Asteartetik ostiralera, ilea keratinarekin hidratatzeko tratamendua %25 merkeago. Txanda aurrez hartu behar da.

Ardantzabide altzariak

Ispiluak %10 merkeago.

Aizpurua liburudenda

Haur eta helduentzako irakurketarako liburuak %5 merkeago.

Oskarbi kiroldenda

Arropan %5eko deskontua.

Txalaparta

Bazkide txartelarekin produktu guztiak %5 merkeago, merkealdian izan ezik.

Kuttun

2014ko abenduaren 31 arte, %5eko deskontua produktu guztietan. Ezingo zaio bestelako deskonturik gehitu.

Kalari taberna

Igandean afariak %10 merkeago.

Rosa tindategia

Hilabeteko lehenengo ostiralean %10eko deskontua edredoi eta mantetan.

Juanjo harategia

10 eurotik gorako lehen erosketarekin, ardo botila opari. Bazkide txartelaz gain, aldizkarian argitaratuko den kupoia erakutsi beharko da.

Basusta Erretegia

Astelehenetik ostiralera, kartako bazkariak %10 merkeago.

 

BAZKIDE EGITEKO, BETE DATUAK ETA BIDALI:

 

[contact-form-7 id="10953" title="Bazkidetza"]