San Telmo jaietako bertso jaialdirako hiru sarrera bikoitz

San Telmo jaietako bertso jaialdirako hiru sarrera bikoitz

Zozketa kodea: 10

Zumaiako Bertso Eskolak bertso saioa antolatu du aurten ere santelmoak abiatzeko. Apirilaren 5ean, ostirala, izango da, Zumaiena ikastetxeko aretoan, 22:00etan hasita, eta maila handiko sei bertsolari igoko dira oholtza gainera: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Joanes Illarregi, Xabat Galletebeitia eta Sustrai Colina. Gai jartzaile lanetan, berriz, Maddalen Arzallus ariko da.

Bada, Bertso Eskolak hiru sarrera bikoitz eman dizkio Baleike Gukari hedabideko bazkideen artean zozkatu ditzan. Apirilaren 4an, bertso saioaren bezperan, emango ditu saridunen izenak.

Oharra: irabazleak bazkide diren egiaztatuko du Baleike Gukak.

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.