LAN ESKAINTZA

UKT kazetari bila dabil

Erredakzioa 2024ko mar. 13a, 13:20
UKTren Zarauzko bulegoa.

Komunikazio Zientzietan, Ikus-entzunezkoetan edo Giza Zientzietan lizentziatuek eta euskaraz C1 maila egiaztatu dezaketenek dute beren burua lanposturako hautagai aurkezteko aukera, eta sektorean esperientzia izatea kontuan hartuko da. Hautatutako langileak gutxienez irailera arteko kontratua izango du, lanaldi osora. Interesa dutenek martxoaren 20a baino lehen bidali beharko dute curriculuma administrazioa@ukt.eus helbide elektronikora.

Urolako Komunikazio Taldea (UKT) kazetari baten bila dabil, ordezkapen bat egiteko. Komunikazio Zientzietan, Ikus-entzunezkoetan edo Giza Zientzietan lizentziatua izatea eta euskaraz C1 maila egiaztatzea dira beren burua lanpostu horretara aurkeztu nahi dutenek bete beharreko baldintzak, eta esperientzia izatea ere kontuan hartuko da. Horrez gain, kazetari sena eta komunikatzeko, taldean aritzeko eta euskarri desberdinetara moldatzeko gaitasunak izatea eskatzen zaizkie hautagaiei.

Trukean, UKTren erredakzio taldearen babesean profesionalki garatzeko aukera izango du hautatuak. Lanaldi osoko kontratua izango du, gutxienez irailera arte, eta soldata lehiakorra, sektoreko batez bestekoa kontuan izatera. Bere ardurak izango dira dagozkion herrien eta gaien jarraipena egitea, informazio iturrietara jota; gaiak proposatzea; eta lanak antolatutako moduan gauzatzea, euskarria edozein dela ere.

Interesa dutenek martxoaren 20a baino lehen bidali beharko dute curriculuma administrazioa@ukt.eus helbide elektronikora.