Gipuzkoako batel ligako jardunaldia jokatuko dute bihar Getarian

Juan Luis Romatet 2024ko mar. 9a, 12:00
Batelak otsailean Zumaian, Batel ligako hirugarren jardunaldian. (Juan Luis Romatet)

Getariako Arraun Elkarteak antolatuko du igandean jokatuko den Gipuzkoako Batel Ligako zazpigarren jardunaldiak. 10:30ean emango dituzte lehen palakadak.

Gipuzkoako Batel Ligako zazpigarren jardunaldia jokatuko da igande goizean Getariako uretan, Getariako Arraun Elkarteak antolatuta. 10:30ean hasiko dira lehen ontziak lanean.

Infantil, promesa, jubenil eta maila absolutoko ontziak arituko dira arraunean, eta kategoriaren arabera distantzia jakin bat bete beharko dute: infantilek 1.000 metro, promesek 1.500 metro, eta jubenilek zein maila absolutokoek 2.000 metro. Irteera eta helmuga portuko barraren kanpoaldean kokatuko dute.

Orain arte, sei jardunalditatik bost jokatu dira. Izan ere, otsailaren 25ean Tolosan jokatu behar zen bosgarren jardunaldia bertan behera geratu zelan denboraleagatik. Pasa den igandean Trintxerpen jokatu ziren estropaden ondoren, postu hauetan daude eskualdeko klubetako batelak.

Infantil mutilak

  • 2. Zarautz A.
  • 3. Zarautz B.

Infantil neskak

  • 5. Zumaia.
  • 10. Zarautz.

Promesa mutilak

  • 3. Getaria A.
  • 4. Zumaia A.
  • 7. Getaria B.
  • 12. Zumaia B.

Promesa neskak

  • 4. Zarautz A.
  • 10. Zumaia A.
  • 12. Zumaia B.
  • 14. Zarautz B.
  • 16. Zumaia C.
  • 17. Getaria.

Jubenil mutilak

  • 7. Getaria.