23. Korrikaren inguruko diptikoa hamabi hizkuntzatan sortu du UEMAk

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2024ko mar. 10a, 14:30
22. Korrika Zumaiatik pasatzen. (UEMA)

Informazioa ikasleen familiengana heldu dadin, honako hizkuntzatan ere banatuko dute diptikoa, ikasleen gurasoen jatorria kontutan hartuta: gaztelania, frantsesa, ingelesa, arabiera, urdua, wolofera, errusiera, portugesa, katalana, errumaniera eta ukrainerara, zehazki.

23. Korrika iristear da, eta udalerri euskaldunetako bizilagun guztiek Korrikaren berri izan dezaten, Korrikari buruzko diptikoa sortu du UEMAk, eta 11 hizkuntzatara itzuli du. Bertan Korrikari buruzko informazio orokorra eta herri bakoitzera egokitutako datu zehatzak azaldu dituzte, Korrika eta Korrika Txikia herritik noiz pasatuko diren, besteak beste.

UEMAren helburua da informazioa ahalik eta herritar gehienengana iristea, herritar guztiek parte hartu dezaten euskararen aldeko lasterketa herrikoian. Diptikoa eskoletan jasoko dute ikasleek eta informazioa ikasleen familiengana heldu dadin honako hizkuntzatan ere banatuko dute, ikasleen gurasoen jatorria kontutan hartuta: gaztelania, frantsesa, ingelesa, arabiera, urdua, wolofera, errusiera, portugesa, katalana, errumaniera eta ukrainerara, zehazki.

Horrez gain, UEMAren webgunean eskuragai daude eskuorri guztiak. Informazioaren zati bat gorriz dute, herri bakoitzak bere datuekin osatu behar duelako.