Sintonizatu Erlo Guka Telebista, katea bereizmen handian ikusteko

Erredakzioa 2024ko mar. 5a, 12:07

Erlo Guka Telebista (zuzenekoak, erreportajeak, elkarrizketak eta albistegia) irudi eta soinu kalitate tekniko handienean ikus daiteke otsailaz geroztik, baina ikusi ezin duenak katea sintonizatu beharko du.

Urolako Komunikazio Taldea (UKT) bereizmen handian (HD) ari da eskaintzen otsail erdiaz geroztik Erlo Guka Telebista. Hori horrela, ikus-entzuleek irudi eta soinu kalitate tekniko handienean ikus dezakete jada barne produkzioaren zati nagusia: zuzenekoak, erreportajeak, elkarrizketak eta albistegia.

Dena den, Erlo Guka Telebista Lurreko Telebista Digitalaren (LTD) bidez edo antenatik HD kanalean ikusi nahi dutenek beharrezkoa izango dute katea sintonizatzea. UKTk Erlo Guka Telebistaren HD katea sintonizatzera eta katea telebistaren urrutiko kontrolaren aurreneko postuetan jartzera animatu nahi ditu ikus-entzuleak.