Zuhaitz landaketa Neberaldean

Itziarko Auzo Udala 2024ko ots. 21a, 09:30

Baso ustiaketaren berri ematen duten agiriak aspaldikoak dira paraje hauetan, Debako artxiboetan jasoak, Andutzeko magalean  landaketa datak egiteko aginduak.

Folio 50r: acta de 17-01-1751, que se rocen y guíen los encinos del partido de Usarroa para que fructifiquen bien. Se pagan 425 reales y 10 maravedís por la siembra de 10 anegas de bellota de encino en Andutz que plantó Antonio de Alzolaras.

Garai haietan, basoa ekonomiaren oinarrietako bat zenean, Ikatza eta itsas eraikuntzarako egurra industria bilakaturik zegoen. Sasoi hartako ekimenen eta naturarekin bat egindako lanen lekuko ditugu gaur egungo Andutzeko artadiak.

Itziarko Auzo Udalak Lizarbe Guraso Elkartea eta beste erakundeekin bat eginda, urteak daramatza Zuhaitz eguna antolatzen eta landaketak egiten. Orain arte, beti, Elorrixa aldean egin izan diren arren, aurtengoa Andutzeko magaletara ekartzea erabaki da. Ekimen bateratu baten babesean eta Mendaroko Udala, Zestoako Udala eta Naturtzaindia Elkartearekin elkarlanean, Otsailaren 24an arte landaketa bat egiteko deialdia egitera datoz eragile guzti hauek Lizarbe Guraso Elkartearen babesarekin. Goizeko 9:00etan Itziarko Enpresa Parkeko sarreran kokaturik dauden Ayra Cardan enpresaren pabiloien ondoan izango da juntadizoa, handik Neberalde deituriko parajera igotzeko. Bakoitzak bere atxurra ekartzea komeni den arren, antolakuntzak emango ditu beste aukerak ere landaketa burutzeko; landareak landatu ondoren babestu eta lotu ere egin beharko direlako.

Landaketa honekin Andutzeko jatorrizko paisaia berreskuratzeaz gain, Artadi Kantauriarra hedatzen lagundu eta CO2 ixuriari aurre egiteko basogintzak duen garrantzia plazaratu nahi dute antolatzaileek.

Lanak bukatu ondoren, mokadua eskainiko da Bikain jatetxean, parte hartzaileak indarberritu daitezen.