UROLA KOSTAKO HITZAK 20 URTE

Urola Kostako Hitzaren urteurrena sari batekin dator

Erredakzioa 2024ko ots. 20a, 09:33

Tokiko informazioa euskaraz emateko asmoz, duela 20 urte sortu zen Urola Kostako Hitza.

Urola Kostako Hitzak 20 urte bete ditu zure babesari esker. Gure herrietako albiste, istorio, gertaera eta jendearen bizipenak ezagutu ditugu egunero milaka etxeetara iristen den egunkari eta atari digitalari esker.

Zuen etxeetako ateak Hitzari irekitzean euskalgintzari eta herrigintzari lagundu diozue. Eta horrela, guztion artean, herri bateratu eta euskaldun batean jarraitzeko  gure hondar aletxoa jarri dugu.

Izan zaitez Hitzaren parte eta konta iezaguzu Urola Kostako Hitzaz gehien gustatzen zaizuna bazkide@ukt.eus helbidera mezua bidaliz, eta irabazi bi lagunentzat otordua Zumaiako Txopa Gastrolekuan!