Eskualdeko hondartzetan agertu diren plastikozko pinportak 'Toconao' ontziaren isurikoak diren aztertzen ari dira

Gorka Eizagirre 2024ko urt. 10a, 16:58

Atzo eta gaur zenbait ale agertu dira Getariako eta Orioko hondartzetan, eta gaur eguerdian Getarian izan dira erakundeetako teknikariak egoera aztertzen eta bolatxoen laginak hartzen. Aztik esan du bihar eduki ditzakeela emaitzak, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bilerara deitu ditu herrialdeko kostako udal guztiak. Ostiralean izango da bilera hori.