Zozketa

Loli Iruretagoienak produktu ugariz osatutako saskia jaso du

Erredakzioa 2023ko abe. 20a, 16:26

GUKAk Gabonetako otarrea zozkatu du bazkideen artean, eta Loli Iruretagoienari egokitu zaio sari berezia.

Gabonak ate joka direla eta, Gukak zozketa berezia prestatu du bere bazkideen artean; Guka otarrea. Loli Iruretagoienari egokitu zaio produktu ugariz betetako saskia, eta hark gaur jaso du saria. Hain zuzen, urdaiazpikoa, asteburu pasa bat, Errigorako produktuak, ardo, sagardo eta garagardo botilak eta Gukako produktuak eraman ditu Iruretagoienak etxera.