Zozketa

Datuen eguneraketarekin lotutako zozketak badu irabazlea

Erredakzioa 2023ko abe. 19a, 12:15
Zozketako irabazlea Leire Valero Argarate izan da.

Bazkideen datuen eguneraketari ekin dio Gukak azken egunotan. Beraien datuak eman dutenen artean Errigorako otarre bat zozkatu da. 

Gukak zerbitzu hoberena eskaini nahi die bere bazkideei, eta hori lortzeko beharrezkoa du datua basearen eguneraketa egitea. Horretarako, bazkideen laguntza behar du. Hala, hedabideko bazkideei beraien datu eguneratuak emateko eskatu zaie. Erantzun duten guztien artean Errigorako otarre bat zozkatu da. Zozketako irabazlea Leire Valero Argarate izan da, eta zumairrak jaso du dagoeneko oparia.

Hala ere, oraindik ere datuak jasotzen jarraituko du Gukak. Horretarako, bi bide hauek daude: bazkide@ukt.eus helbidera mezu bat bidaltzea, edo 607 49 87 25 telefono zenbakira deitzea. 

Gogoratu, Gukako bazkide izateak hainbat abantaila ekartzen dituela:

  • %30eko onura fiskala izango duzu urteroko errenta aitorpenean datu guztiak ondo jasota badaude.
  • Telefono bidez zozketetan parte hartu ahal izango duzu, ezinbestekoa delako datu basean zure nortasun agiria jasota izatea.
  • Bestelako abantailak zein deskontuak eskaintzen direnean, zure identifikazioa egin ahal izateko gure datu basea eguneratuta egon behar du.

Horregatik, nagusiki, bazkideen ondorengo datuak jasota izatea beharrezkoa du Gukak: izen-abizenak, Nortasun Agiria, posta elektronikoa eta sakelako telefono zenbakia. "Gure bezeroen pribatutasuna oso serio hartzen dugu. Emandako informazioa konfidentzialtasunez tratatuko da, eta gure komunikazioa hobetzeko zein zerbitzu hobea emateko soilik erabiliko da".