Sankristobaletan murgilduko da Narrondo datozen egunetan

Maria Maya Manterola 2023ko uzt. 1a, 09:00
Narrondoko jaiak, 2019.urtean.

Lau egunetarako egitaraua prest dute Narrondo auzoko bizilagunek. Ostiralean hasi eta astelehenera bitarte luzatuko da festa aurtengoan.

Uztaila hastearekin batera, Narrondo auzoa San Kristobal jaietan murgilduko da. Dagoeneko prest dute egitaraua auzoko bizilagunek, eta lau egunez, askotariko ekitaldiak izango dira auzoan, haur, gazte zein helduei zuzenduriko eskaintza oparoarekin. Gure Ametsa elkarteak eta Jai Batzordeak eta Zestoako nahiz Zumaiako udalek elkarlanean antolatu dute egitaraua.

Uztailaren 7an, ostiralarekin, hasiko dituzte jarduerak, eta hilaren 10era arte luzatu, astelehenera arte, alegia. Izan ere, Kristobal Deunaren Eguna da astelehena. 

Sankristobalak Narrondon

Uztailak 7, ostirala
19:30.
Suziriak jaiei hasiera emateko.
Ondoren, sagardo dastaketa pintxoekin, karpan.
Ordu berean, Gure Ametsa elkartean II. Hanburgesa Festa.
22:00. DJ Olaberri karpan.

Uztailak 8, larunbata
15:30.
Mus eta eskoba txapelketa.
16:30-19:30. Haur eta gaztetxoentzat puzgarriak eta txokolatada. 
20:30. Sardin jana. Sardinak dohainik eta edaria eta saiheskia ordainduta.
21:00. Afaria, Gure Ametsa elkartean. Izen-ematea elkartean edo 660 30 60 62 telefono zenbakira deituta.
22:30. Obaneuke erromeri taldea, karpan.

Uztailak 9, igandea
10:00-15:00. 
I. Artisau Azoka eta taloak.
Goizean zehar, hamaiketakoa Gure Ametsa elkartean.
12:00. Asto proba.
Egun guztian zehar, Jagoba eta Maddalen trikitilariak. 
14:30. Paella jana.
18:00. Lopeneren poniak.
Jarraian, Euskal Pentatloia: Amalur Arbelaitz, Ane Zapiain, Andoni Izeta eta Xabier Zaldua.
Ondoren, zikiroa pintxotan karpan.
Eguna amaitzeko, erromeria Jagoba eta Maddalen trikitilariekin oholtzan.

Uztailak 10, astelehena
Kristobal Deunaren Eguna
11:30.
Herri meza.
Ondoren, hamaiketakoa karpan.