Kultura eta sormen industrien sektorea suspertzeko topaketa saio bat egingo dute hilaren 27an

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko api. 10a, 09:00
Urola Kostako Udal Elkartearen eraikina.

Saioa Irungo Factory eraikinean izango da, 17:00etatik 19:00etara, eta izen-emateko bidea zabaldu du Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko enpresentzat.

Garapen Agentzien Euskal Elkarteak hiru urte daramatza eskualdeko kultura eta sormen industrien sektorea suspertzeko topaketak antolatzen. Aurten ere sektoreko eragileak elkar ezagutzeko bideak, espazioak eta testuinguruan sortzen jarraitu nahi du, harreman sarea zabaldu eta lankidetzan irismen handiagoko proiektuak gauzatu ahal izateko. Hala, topaketa antolatu dute apirilaren 27rako Irungo Factory eraikinean, 17:00etatk 19:00etara. Bertan Urola Kostako eragileez gain, Gipuzkoakoak eta Bizkaikoak ere bilduko dira, eta parte hartu nahi dutenek Urola Kostako Udal Elkarteak sortu duen loturan eman dezakete izena. UKUEko enpresentzako zerbitzuko arduradunek zehaztu dute bertan parte hartzeko ez dela beharrezkoa aurreko edizioetan parte hartzea.