Zaindu lan poltsa abiatu du Urola Kostako Udal Elkarteak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko mar. 28a, 15:25
Zaintzaile bat adineko pertsona bati eskua emanez.

Lan poltsaren helburua da zaintza sektoreko eskaintza kudeatzea eta sektore horretan lan egiten duten langileak lan poltsa horretan txertatzea, zaintza arloan dauden eskaintzei ahalik eta erantzun azkarrena eta hoberena emateko.

Urola Kostako Udal Elkarteak Zaindu Urola Kosta izeneko programa du martxan, eta horren baitan Zaindu lan poltsa ireki du, zaintza sektorean dauden eskaintzari ahalik eta erantzun azkarrena emateko asmoz. Horretarako, sektore horretan lan egiten duten langileak lan poltsa batean bildu nahi dituzte. Udal elkartetik jakinarazi dutenez, lan poltsan izena emateko edo zaintzaileak lortzeko 943-89 08 08 telefono zenbakira hots egin daiteke, edo lanpoltsa@urolakosta.eus helbidera idatzi.

Zaintzaileek lan poltsan izena ematen dutenen, lehentasuna izango dute eskaintzeko kudeatzeko unean. Zaintza arloko eskaintza bat dagoenean, posta elektroniko bitartez jasoko dute horren berri, baita lanpostu horretan izena emateko jarraibideak ere.

Urola Kostako Udal Elkarteak Zaindu Urola Kosta programaren bitartez etorkizuneko beharrak aztertu ditu eta, azaldu dute, aurreikuspenen arabera, datozen urteetan mendekotasun-tasak gora egingo duela, eta ondorioz, zaintzari lotutako enpleguak ere gora egingo duela. "Eskainiko den zaintza zerbitzua kalitatezkoa izatea garrantzitsua da, eta, hori da Zaindu Urola Kosta programaren helburua".