San Sebastian jaiak ospatuko dituzte Elorriagan datorren asteburuan

Juan Luis Romatet 2023ko urt. 16a, 13:30

San Sebastian jaiak ospatuko dituzte Elorriagako auzoan datorren ostiralean eta larunbatean. Meza, herri kirolak eta sabela betetzeko aukera bat baino gehiago izango da bi egunotan. 

Ostiralean eta larunbatean ospatuko dituzte San Sebastian jaiak Elorriaga auzoan. Mezarekin hasiko dira ospakizunak eta afari baten bueltan amaituko dituzte. 

Egitaraua:

Ostirala, 20

10:30ean, meza.

12:00etan, herri kirolak. Pentatloia izango dute: Julen Gabirondo eta Aratz Mugerza Xabier Zaldua eta Ioritz Gisasolaren aurka. 

14:00etan, bazkaria Urberu sagardotegian, Izer eta Alabier trikitilariek girotuta. Erreserba aurretik egin beharko da sagardotegian bertan.

18:30, txokolatada Lau-Haizeta elkartean.

Larunbata, 21

Afaria Urberu sagardotegian, Mendaro eta Galaktiko trikitilariek girotuta.