EKITALDI BEREZIA GERNIKA PASEALEKUAN

Zumaiena Ikastetxea 2019ko eka. 11a, 15:24

Amaiera guztiek hasiera bat ekartzen dute.... Animatu, ospatu eta parte hartu!

Ikasturtea amaitzen ari da... hilabete ederrak izan dira, bete-beteak.. zenbat bizipen, zenbat emozio, zenbat irakaspen.... Denon artean egin dugun bide honi merezitako bukaera emateko asmoz, datorren ostegunean, hilak 13 arratsaldeko 17:00etan, Haur Hezkuntzako familia, haur eta hezitzaile guztiok ekitaldi berezi batean hartuko dugu parte Gernika Pasealekuan.