0 eta 2 urte bitarteko familiak, haurrak eta hezitzaileak lagunartean bildu ginen.
Korrika eta presaka bizi gara gaur egun, atzera eta aurrera, noraezean batzuetan…. Gehienetan, presazko gauzek benetan garrantzitsuak diren gauzak zanpatzen dituzte, eta nekez aurkitzen ditugu patxadaz eta lasaitasunez egoteko uneak. Gure eskola honetan aukerak sortu nahi ditugu bide horretan, eta atzo izan genuen ikasturteko lehenbiziko geldiunea: 0 eta 2 urte bitarteko familiak, haurrak eta hezitzaileak lagunartean bildu ginen ikasturteko lehenbiziko aste hauei buruzko gogoeta egiteko. Zenbat kezka, zenbat ezusteko eder eta zenbat bizipen interesgarri entzun genituen! Konfiantza ere landu egin behar da, eta atzo beste pauso bat eman genuen zentzu horretan…. Bidea elkarrekin eginez gero askoz ere errazagoa eta atseginagoa izaten baita.