“SUKALDE GIROAN” PROIEKTUAREN AURKEZPENA

Ikastetxeko jangela zerbitzua eraldatu dugu gure ikasleentzat

Osteguna, urriaren 4ean, arratsaldeko 17:00etan euskaraz eta 18:00etan gazteleraz, “SUKALDE GIROAN” proiektua aurkeztuko dugu.

Dakizuen modura, jangela eta sukaldea eraberritu ditugu eta  sukaldaria dugu gure ikasleen eguneroko bazkariak prestatzeko. Baina proiektua ez da hor geratzen, gure inguruko ekoizleek hornitzen gaituzte (UROLAPIKO PROIEKTUA) eta Lakari kooperatibarekin elkarlanean familiekin gure elikadura kontsumoen inguruko hausnarketa ere egingo dugu. Aipatu baita, konfiantzaren pedagogiak bideratzen digun markoa ere eguerdiko ordutegian gauzatuko dugula.

Aurkezpenean emango ditugun datuak oso interesgarriak izango direnez, bertara hurbiltzera animatu nahi zaituztegu.