Nongoa zara? (2)

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Azkue Ibarbia 2017ko mar. 19a, 10:52

Larunbat bazkalondoa. Lo-kuluxka gozoan murgildu nahian zabiltza, baina kanpoko eguraldi ederraren deia ozenegia da; Deba aldera oinez joateko, adibidez.

Kafea hartuta, Andremaritik gora egin duzu, Kanposantoaren ondotik, eta ur-depositoa pasata, ordekatxora iritsita, eskuinaldean, Lazkarraga izeneko parajean, ikusi duzu lur-sailaren inguruan hesiarena egiten zuten landareak moztu egin dituztela buelta guztian. Hobeto begiratuta, atentzioa eman dizu adar-pusketa berezi batek, eta duela hilabete inguru harraldean aurkitutako buiarekin akordatu zara; ia nahi gabe, biak antzekotzat jo dituzu, bata itsasoan eta beste lehorrean egonagatik. Errotik moztu diote honi lurrarekiko eta sustraiekiko lotura, behetik, eta luzatzeko asmo guztiak ere bai, goitik, baina nola heltzen dion temoso azken aukerari, txarranxa baldin bada ere, burdin hari batetik zintzilik...

Erlazionatuak