Santelmoetako haur danborradako entseguak ostiralean hasiko dira

Baleike 2017ko ots. 6a, 14:07

Jakintza Berri Elkartea hasi da dagoeneko aurtengo San Telmo jaietako haurren denborrada prestatzen. Entseguak, adibidez, ostiral honetan bertan hasiko dira. 

Komentuan egingo dira entseguak, ostiraletan, 18:30etik 19:30era, eta larunbatetan 16:00etatik 17:00etara.

2010era arteko haurrek hartu ahal izango dute parte (txikienak 2010ean jaiotakoak izango dira).

Otarrak, arraunak eta salabardoak eraman nahi dituzten haurrek entsegu egunetan eman ahal izango dituzte beren izenak.