Haurren gutunak jasotzera etorri dira Errege Magoen laguntzaileak

Baleike 2017ko urt. 4a, 18:49

Arratsaldeko 18:30etik Beheko plazan daude Errege Magoen laguntzaileak, haurrek opari eskaerekin idatzitako gutunak jasotzen. Bihar iluntzean Zumaiara iritsiko dira Errege Magoak, eta kabalgata egingo dute kalez kale 18:30etik aurrera.