Edukiontzi bati su eman diote gaur goizaldera

Baleike 2017ko urt. 1a, 09:45

Suhiltzaileak nahikoa lan izaten ari dira asteburu honetan. Bezperan Goiko bodegoiko toldoari su eman zioten eta gaur goizaldera edukiontzi baten txanda izan da. Goizeko 5:30ak aldera izan da gertakaria, Erribera kalea eta Angeles Sorazu kaleen artean. Zarauzko su hiltzaileak etorri dira sua itzaltzera.