Eredu energetikoari buruz ostiralean eman beharreko hitzaldia bertan behera geratu da

Baleike 2016ko aza. 22a, 17:34

Ostiral honetan, Abenduak 25, Alondegia kultur etxean hitzaldia emateko asmoa zuen Eskubide sozialen kartako Zumaiako taldeak. Goiener kooperatibako kide batek hitz egingo zuten elektrizitate kontsumoa eta eredu energetikoaren gaiak uztartuz. Egun horretan Zumaian izango diren ekimen desberdinak direla eta, hitzaldia beste egun batean emango da, aipatu ekimenen pilaketa ez gertatzeko. Eguna eta ordua garaiz emango dituzte ezagutzera.