Diru-laguntzak eskualdeko enpresentzat, langabeak kontratatzeko

Baleike 2016ko urr. 11a, 13:56

Urola Kostako Udal Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak, 2016-10-06ko bilkuran eskualdeko enpresentzat diru-laguntza deialdia eta oinarriak onartu ditu, langabeak kontratatzeko.

Diru-laguntza programa hau Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Urola Kostako Udal Elkarteak finantzatuko dute. Diru-laguntza hauetarako 99.000,00 euroko aurrekontu publikoa erabiliko da, horietatik 74.246,90 euro Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatuko ditu eta gainerako 24.753,10 euro Urola Kostako Udal Elkarteak.

Albistea Udal elkartearen web gunean ikusi dezakezue; oinarriak, berriz, hemen.