2016/10/06 15:30

"Zapatila gorridun mutikoa", ostegunean Aita Marin

"Zapatila gorridun mutikoa", ostegunean Aita Marin
Aita Mari aretoa, Zumaia

Antzezlana Zumaiako ikastetxeetako LH6 eta DBH1eko ikasleei zuzenduta egongo da. Udazkeneko antzerki programaren baitan, Udalak, Gehiturekin batera (Euskal herriko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkartea), Zapatila Gorridun Mutikoa emanaldia antolatu du bihar arratsaldeko 15:30etan Aita Marin. Antzezlan honek erreferentzia egiten dio egungo gizartean dagoen aniztasun sexualari eta helburu du herriko nerabeei aniztasun hau gizarteko elementu aberasgarri gisa ulertzen laguntzea eta honekiko eta norberaren genero identitatearekiko tolerantzia eta errespetua sustatzea.