Nagusiei zuzendutako Tipi-tapa bihar jarriko da berriro martxan

Baleike 2016ko ira. 13a, 14:27

Nagusiei zuzenduta dagoen Tipi-tapa ibilaldi saioen kurtso berria bihar hasiko da. Goizeko 10:00etan elkartuko dira Beheko plazako gizarte zentroaren aurrean lehen ibilaldia egiteko. 

Pertsonen ongizate fisiko eta mentala hobetzeko pentsatutako ibilaldi sorta da hau. Ibilaldi osasungarria egin, taldean bildu, bakardadea saihestu eta lagunartea sustatzeko asmoa du. Asteazkeneko egingo dira ibilaldi hauek udaberrira bitartean.

Izenak Zumaiako Gizarte Zerbitzutan eman daitezke, Branka eraikinean (Aizkorri kalea, 4), astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 15:00etara.