Autokarabanei herrigunean aparkatzea debekatu behar zaie

Baleike 2016ko ira. 10a, 10:32

Hala pentsatzen du aste honetan egindako inkestan parte hartu dutenen ehuneko handi batek. Horrez gain, orain arte doan duten parkinetan kobratu behar zaiela ere uste dute.

Azken urteotan hazkunde handia izan du Zumaiara etorritako autokarabana kopuruak. Aurten, baina, nabarmen igo da eta nonahi ikusi ditugu mota honetako ibilgailuak. Estazioko industrigunean eta Sarauneko zabalgunean doako parkin bereziak dituzte. Hala ere, sarritan ikusi ditugu herrigunean apakatu nahian. Horren aurrean bi galdera luzatu ditugu eta erabiltzaileek inkesta hauen bidez erantzuteko aukera izan dute. Emaitzekin honako ondorioak atera daitezke.

- Autokarabanentzako bi parkin egonda, galazi egin behar zaiela ibilgailu hauek herrigunean aparkatzea. Hala uste du inkestan parte hartu duen % 90,43ak.

- Parkin berezi hauek izanda eta ur zerbitzua doakoa izanda, autokarabana hauei zerbait kobratu beharko litzaiekela. %87,20 batek pentsatzen du hala. 

Inkestetako emaitza zehatzak ikus ditzakezue beheko loturetan.