Andra Mariaren bederatziurrena ari dira egiten Arritokietan

Baleike 2016ko abu. 31a, 19:05

Atzo eman zitzaion hasiera Arritokietako Andre Mariaren bederatziurrenari. Aurten ere, bederatziurreneko ospakizunak goizez eta arratsaldez izango dira: goizekoak, astelehenetik larunbatera, 7:45ean hasiko dira, eta arratsaldekoak, 18:45ean.

Igande goizean Arritokietan ez da bederatziurrenik izango; igande goizeko bederatziurrena parrokian izango da, eta 10:45ean emango zaio hasiera errosarioaren errezoarekin. Igande arratsaldeko bederatziurreneko ospakizuna, egunero bezala, 18:45ean Arritokietan izango da, Eukaristiarik gabe.

Bederatziurreneko egunetan San Pedro parrokian ez da arratsaldeko mezarik izango, baina egun horietan hiletaren bat gertatuko balitz, hileta arratsaldeko 6etan izango litzateke parrokian, eta bederatziurrena, Eukaristiarik gabe, arratsaldeko 7:15etan, Arritokietako ermitan.

Aurreko urteetan bezala, behar dutenentzat, Arritokietara igotzeko mikrobusa egongo da arratsaldeko 6:15etan, eta jaisteko 19:30ak aldera. Hiletaren bat gertatuko balitz, igotzeko 18:45etan, eta jaisteko 20:00ak aldera. Arritokietako Andre Mariaren egunean, igotzeko goizeko 9etan eta 11:00tan eta jaisteko 10:30ak eta 12:30ak aldera.

Arritokietako Andre Mariaren jaian, irailaren 8an, mezak goizeko 9:30ean eta 11:30ean ospatuko dira Arritokietako ermitan.