Kauldi Odriozolak eta Ander Torrikok Kroazia izango dute gaur aurkari, finalaurrekoan

Baleike 2016ko abu. 5a, 13:35

Danimarkan jokatzen ari den Europako junior mailako txapelketaren finalaurrekoen txanda heldu da. Espainiako selekzioaren partida jokatuko da lehenbizi. Ander Torriko eta Kauldi Odriozola partaide dituen taldeak Kroazia izango du aurkari. 

18:00etan hasiko da partida eta streaming bidez ikusi ahal izango da, hemen

Bigarren finalaurrekoa 20:30ean jokatuko da eta Frantziak eta Alemaniak jokatuko dute.