Zuhaitz txori ttikia

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Azkue Ibarbia 2016ko abu. 4a, 09:31
Artadin bada zuhaitz berezi bat, akazia bat, Gleditsia triacanthos espeziekoa.

Zuhaitza baino, gehiago da, nonbait, ordea, txoria, eta duela hilabete batzuk adarrak edo hegalak moztu zizkioten, auskalo zergatik, bere burua babesteko arantza mingarriak zeuzkalako edo hegan egingo zuen beldurrez (ikusi orduko albistea hemen).

Orain, sei hilabete geroago, kaiolan sartu dute. Alde egingo duen beldurrez? Ez dut uste. Babesteko edo hobeto zaintzeko? Apustu egingo nuke ezetz. Umeak enborrean gora igo eta barrualdeko zulora ez erortzeko? Seguruago.

Benito Lertxundiren Txori ttikia abestiarekin akordatu naiz: “Txori ttikia nintzelarik, esan zidaten / Kaiolan bizitzeko sortua nintzela”.