Zinea eta musika uztartzen dituen kontzertua, gaur, Oxforden, Musika Jaialdiaren baitan

Baleike 2016ko abu. 3a, 13:46

Zineak eta pianoak harreman estua izan dute zazpigarren artea bezala ezagutzen dena asmatu zenetik. Harreman hori izango da gaur, 22:30etik aurrera, Oxtord aretoan izango den kontzertuan. 

Zinema mutuan pelikulak girotzen zituen piano-jotzailea gogoan, ibilbidea egingo dugu mugarri izan diren filmetako soinu-bandetan barrena. Musika eta zinema, pelikula bikainak edota musikagatik gogoangarriak, Jorge Gil  Zuluetaren pianoak lagunduta; eta zenbait kasutan berez soinua bazuten film zatiak, mutu, pianoak jantzita.

Ibilaldi honetan zehar omenaldiak Lumiére anaia aitzindariei, Chaplin handiari, Hitchcock suspentsearen maisuari edota Casablanca  ahaztezinari. Tartean izango dira The Sting (El golpe) pelikulako The Entertainer ragtime bizia eta Morricone ezinbestekoa.  

Eta ikuskizuna borobiltzeko, Chaplin a ritmo de ragtime: Charles Chaplinen film labur mutu bat, eta airean, garai batean egiten zen moduan, piano-jotzaileak inprobisatuko dituen blues, ragtime, boogie boogie eta jazz erritmo biziak.

Erlazionatuak