Beste kartelak

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Azkue Ibarbia 2016ko uzt. 18a, 09:27
Gure herrian kartel batzuk hain "ondo" zaintzen diren honetan, harrituta nago nola ez zaien kasurik egiten beste kartel batzuei.

Lehen ere ekarri ditut hona antzeko beste adibide batzuk (ikusi, adibidez, hemen eta hemen), baina ez dugu eskarmentatzen, nonbait.

Norentzat da kartel hau? Heritarrontzat nekez, gaztelania hutsean jarrita. Hain zaila al da "oinezkoak" jartzea? Eta ez da kartel bakarra, inguruan ere badaude beste batzuk gaztelania hutsean...