Lapurrak sartu dira Erribera kaleko Agurtzane okindegian

Baleike 2016ko uzt. 5a, 08:20

Lapurrek ez dute oporrik hartzen. Gaur goizaldera Erribera kaleko Agurtzane okindegian sartu dira. 

Goizeko 7:00etarako zabaltzen dute okindegi hau astegunetan. Ezusteko bisita izan dutela ikusi dute langileek irekitzera joan direnean. Ertzainei deituta, hatz-markak hartzen aritu dira okindegian zehar. Dirudienez dirua eraman dute lapurrek.