Herri eskolako haurrak Noticias de Gipuzkoako azalean

Baleike 2013ko eka. 12a, 08:41

2013-1014 futbol denboraldian Realaren entrenatzaile izango den Jagoba Arrasateren inguruan mila eta bat artikulo eta elkarrizketa ari dira argitaratzen Gipuzkoako egunkariak. Realeko jubenil taldea entrenatzen zuen bitartean, matematikako irakaslea izan zen Arrasate Zumaiako Herri Eskolan. Horren inguruko erreportajea argitaratu da gaurko Noticias de Gipuzkoa egunkarian. Herri eskolako haurrak azalera ere eraman ditu, argazkian ikus daitekeenez.