78 urteko pertsona bat atxilotu zuten atzo Zumaian adingabe batzuei hankartea erakusteagatik

Baleike 2013ko eka. 11a, 10:35

Atzo 14:30ak aldera gertatu zen atxiloketa Amaiako plazako komunetan. Ertzaintzak jakitera eman duenez, 78 urteko gizonezko hori adingabe batzuen aurrean hankartea ukitzen eta keinu lizunak egiten hasi zen. Udaltzaingoa bertaratu zen eta hauek Ertzaintzari deitu zioten. Azken hauek gizonezkoa identifikatu zuten eta exhibizionismoagatik atxilotu zuten.