Alex Urangak ez du hasiera ona izan Itacoatiarako proban

Baleike 2013ko eka. 10a, 17:57

 

IBA World Tourreko body board proba jokatzen ari da egunotan Brasilen, Riotik hurbil dagoen Itacoatiarako hondartzan. Grand Slameko laugarren proba da eta Alex Urangak ez du hasiera ona izan.

Grand Slameko 24 onenak gaur hasi dira lanean. Lehen mangako hirugarren txandan lehiatu da Alex eta bere txandako azkena izan da. Onena Eder Luciano brazildarra izan da, 14,95 punturekin. Bigarren Helliton Loureiro brazildarra izan da, 12,63 punturekin, hirugarren Benslimane Adnane marokoarra, 12,08 punturekin eta laugarren Alex 10,41 punturekin.

Emaitza hau txarra izanda ere, oraindik badu txapelketan aurrera egiteko aukera, hurrengo mangan bigarren aukera izango du eta. Alan Muñoz txiletarra, Jose Otavio brazildarra eta Sam Bennett australiarra izango ditu aurkari.