Jonny Maracasek hondoa jo du Kirol Portuaren sarreran

Baleike 2013ko eka. 9a, 13:40

Goizean egin den bisita gidatu batean parte hartu dutenek izango dute zer kontatua. Bisitarako erabili duten Jonny Maracas ontziak hondoa jo du kirol portuaren sarreran. Nahikoa komeri izan da ontzia hondarretatik ateratzeko. Azkenean, LarraƱaga anaiak hurreratu dira beraien motorrarekin eta soka batekin lotuta, tiraka atera dute. "Kontatzeko moduko abentura badute", aipatu dute anaiek.