Inda Mendirekin Karakatera

Baleike 2013ko urt. 14a, 10:41

Datorren igandean, urtarrilaren 20an, Karakatera antolatu du irteera Inda Mendik. Zaletasuna sortzeko egingo den aurtengo lehen irteera izango da. Parte hartzeko asmoa duzuenok ostirala arte eman dezakezue izena goiko estankoan (943860357). Helduek sei euro ordaindu beharko dute eta haurrek lau. Irteera goizeko 8:30ean izango da, Txomin Agirreko kaleko autobus geltokitik.