Areto futbola eta xake txapelketetarako izena emateko epea zabalik dago

Baleike 2012ko abe. 17a, 11:49

Abenduaren 24an jokatuko da areto futboleko Gabonetako txapelketa eta 27an xakekoa. Areto futboleko txapelketa 24ko goizean bertan hasi eta bukatu nahi dute antolatzaileek. Txapelketa 9:15ean hasiko da eta partiden iraupena talde kopuruaren araberakoa izango da. Parte hartu nahi duten taldeek abenduaren 20ra arte dute izena emateko aukera –18:00etan itxiko da izen ematea–. Taldeen bilera ostegunean bertan izango da, 19:00etan.

Bestalde, xake txapelketa abenduaren 27an jokatuko da, 18:00etatik aurrera, Beheko plazako egoitzaren bigarren solairuan. Lubaki kiroldegian eman daiteke izena edota Egoitzan bertan. Txapelketa hasi baino ordu erdi lehenago itxiko da izen ematea.