'Zu abeslari' karaoke lehiaketa

Baleike 2012ko abe. 17a, 10:20

Karaoke lehiaketaren oinarriak:

Noiz: urtarrilaren 2an, 16:00etatik 18:30era.

DESKRIPZIOA

Zu abeslari , ON Produkzioak-ek antolaturiko karaoke lehiaketa bat da. Bertan abeslari edo bikote bakoitzak abesti bat aukeratu beharko du gure zerrendatik, eta abesteko dohainak erakutsi beharko dizkiote epaimahaikideari eta baita ikuslegoari ere, Beheko plazan egongo den agertokian.

BALDINTZAK ETA IRADOKIZUNAK

· 8-12 urte bitarteko gaztetxoak izango dira.

· Abestia letrarekin edo letrarik gabe abestu ahal izango duzu.

· Abestia buruz baldin badakizu eszenatokian askoz ere hobeto mugitu ahal izango zara.

IZENA EMATEA

Izena emateko azken eguna abenduaren 21a izango da eta Turismo Bulegoan edota zumaiaelkartea@gmail.com helbidera email bat bidaliz egin ahal izango duzue. Bertan bakoitzaren izen-abizenak, adina, dantzatuko duten abestiaren izenburua eta arduradun baten telefono zenbaki eta helbide elektronikoa jarri beharko dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi mezu bat zumaiaelkartea@gmail.com helbide elektronikora.