Korrika antolatzeko bilera deitu du AEKk

Baleike 2012ko abe. 11a, 09:52

2013ko martxoaren 14an Andoaindik abiatuko da Korrika 18, martxoaren 24an Baionara heltzeko. Antolaketa lanekin hasteko bilera deitu du AEKk: asteazkena, hilak 12, 17:00etan, AEKren bulegoan. Hemen daukazue AEKk zabaldutako deia:Korrikan parte hartzeko moduak askotarikoak eta anitzak dira. Gaurko gutun honen bidez, gurekin bat egin dezazun eskatzera gatozkizu, horretarako abenduaren 12an, asteazkena, arratsaldeko 17:00ean Zumaiako AEK euskaltegian egingo dugun Korrika batzordearen lehen deialdira etorriz.

Bertan Korrika 18ren nondik norakoak eta gure herrian egingo direnak ezagutzeko aukera izango duzu, eta horrela nahi izanez gero, herrirako bestelako ekitaldiak proposatzekoa ere bai. Horrez gain, herrian egin beharreko lanak zerrendatu eta banatuko ditugu. Jakin badakigu denok ez ditugula aukera berdinak gure ekarpenak egiteko, eta horregatik, hain zuzen ere, konpromisorik gabe etor zaitezen eskatzen dizugu. Bertan entzundakoaren arabera erabakiko duzu, gero, zeure ekarpena zein izan daitekeen; eta, inolako aukerarik izango ez bazenu ere, Korrika geure herrian izango dela ezagut eta zabal dezazun da gure nahia.

Korrikak hasiera-hasieratik aldarrikatu duen legez, Korrikaren helburuak bete daitezen guztion ekarpena eta ahalegina dira beharrezko. Denon parte hartzeaz lortuko dugu Euskal Herri euskalduna eta guztion esku eta oinei esker eraman ahal izango dugu euskararen lekukoa Andoaindik Baionaraino.